telebista
20:00etan
Bedoña auzora bisita, gaur, "Historias a Bocados" saioan
EITB Media
Arrasateko herrigunetik hiru kilometrora dago, eta bertako landa auzoetako bat da, 80 bat biztanlerekin. Han Joxe Mari, Ainara eta Joseba ezagutuko ditu Arguiñanok.
-
Joseba Arguiñano, Bedoñan. Argazkia: EITB Media
Igande honetan, martxoak 6, Bedoña auzora egingo du bisita Joseba Arguiñanoren "Historias a Bocados" saioak, Gipuzkoan. 80 bat biztanle ditu eta Arrasateko landa auzoetako bat da, herrigunetik hiru kilometrora. Han Joxe Mari, Ainara eta Joseba ezagutuko ditu.
Joxe Mari Unzuetak Bedoñaren inguruko bi liburu ditu publikatzear: Bedoña: Nortasunezko arrasto bizia eta Bedoña: Erromantikoaren arrastoak. Hala, Joxe Marik berak kontatuko dio Josebari auzoaren historia: 1966an Aretxabaletako Udalaren parte izateari utzi zion eta Arrasateko Udalera anexionatu zen. Ondoren, Joxe Marik mahai gainean jarriko du bakailaoa tomatearekin, eta bere baserriaren atarian dastatuko dute elkarekin, baserriaren beraren historia hizpide hartuta. Izan ere, baserria harriz harri eta habez habe desmuntatu zuten jatorrizko lekutik, orain dagoen lekuan berriz eraikitzeko.
Ainara Abasolok orain lau urte deskubritu zuen bai bera eta bai bere semea zeliakoak direla, eta Irrika Gluten Free Bakery izeneko gozogintza lantegia irekitzea erabaki zuen, glutenik gabeko ogia eta gozoak egiteko. Bertan, kalabaza-natillak prestatuko dituzte, eta Ainararen lantegiko beste gozo batzuekin batera dastatuko dituzte.
Joseba Aranak, Aitor anaiak bezala, okin izatea erabaki zuen, amaren urratsak jarraitzeko. Arguiñanorekin batera karapaixo izeneko ogia prestatuko du. Txorizoz eta arrautzaz betetako ogia da, oso ohikok inguru horretan garizuma garaian. Garai batean, aitabitxiek semebitxiei urtero egiten zieten oparia izaten zen. Jateko, berriz, txerri-masailak egingo dituzte, foie, perretxiko esne-gain saltsarekin; eta barazkitxo salteatuekin eta arrautza batekin dastatuko dituzte. Azkenik, lehiaketaren bat irabazi duten Pirinioetako arrazako behiak erakutsiko dizkio Josebak Arguiñanori.
"Historias a Bocados" gaur izango da ikusgai, 20:00etatik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.