telebista
22:30ean
Gorrien eta berdeen arteko gerra eta Pedro eta Sandra protagonistak, gaur gauean, "El Conquis" debatean
EITB Media
"El Conquistador del Caribe" abenturak berriz ere lortu du astelehen gaueko lidergoa, % 21,6ko audientzia-zatia eskuratuz.
-
Sandra eta Pedro, abenturako azken kanporatuak
Gaur, "El Conquis" debateak bi gonbidatu izango ditu. Asteleheneko dueluaren ondoren, talde gorriak bere lehen lehiakidea galdu zuen, Pedro; eta Sandra, Hernaniko Paris Hilton, abenturatik irten den hirugarren Corocotea da. Azken bi kanporatuak abenturan izandako bizipenen eta taldeen barneko kontuen inguruan arituko dira solasean. Saioak, gainera, dueluaren ondoren kanpamenduetara itzuliko diren lehiakideen irudiak eskainiko ditu.
Sandra eta Pedroren porrota immunitate jokoan hasi zen. Beste taldeek protagonistak izateko aukeratu zituzten eta ez zuten euren papera ondo egin. Gainera, taldeen arteko tentsioa oso agerikoa izan zen jokoan zehar, batez ere, Leirek Andreari irainak leporatu zizkionean. Asteazkenean, Andreak esan zuena argituko duten irudiak eskainiko ditu saioak eta Yocachu taldeko kide baten hitzak ere izango dira entzungai: talde berdearen eta, batez ere, Nahia kapitainaren jokaeraz arituko da haserre. Talde gorri eta berdearen arteko gerra hasi da immunitate jokoarekin.
Saioak, gainera, Los Haitisesera bidaia egingo du kanpamenduetako azken ordua bizitzeko eta David Secok datorren asteko immunitate jokoaren gakoak emango ditu.
Gainera, David, Eider, Eneko, Mikel, Leire Juanes, Seleta eta Durana konkistologoen iritziak bilduko ditu debateak eta Conquis komunitateak ere bere txokoa izango du, Oizede Mayo eta Isma Pereiraren Set Gaztean.
"El Conqusitador del Caribe", astelehen gauetan audientzia-buru
Aste honetako abenturak berriz ere lortu du astelehen gaueko lidergoa % 21,6ko kuotarekin. Halaber, Julian Iantzik eta David Secok gidatutako realityak 288.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu du Euskadin eta eragin eremuan eta 18.800 pertsonek ikusi dute saioaren seigarren atala streaming-aren bitartez, appetan eta webean. Sare sozialetan ere oihartzun handia izan zuen astelehenean gertatutako guztia eta #conquis6 traola joera izan zen Twitterren 2.600 txio baino gehiagorekin.