telebista
22:30ean
'A través del agua' filma, gaur gauean, "La Noche de…"n
EITB Media
Saioak, gainera, Oscar saria irabazteko hautagai den Benedict Cumberbatch aktorearen inguruko erreportajea eskainiko du, Egiptoko piramideetara bidaia egingo du eta euskaraz hitz egiten duen Pazifikoko tribu bat ezagutuko du.
-
'A través del agua' pelikularen irudi bat
Gaur gauean, "La Noche de…" saioak A través del agua (Across the Waters. 2016) film daniarra eskainiko du, Bigarren Mundu Gerran izandako benetako gertakarietan oinarrituta. Nicolo Donato zinegileak zuzendutako lanak Danimarkan gertatu zena kontatzen du, erresistentziak herrialdeko juduak naziengandik ihes egiten lagundu zituenean. David Dencik, Danica Curcic, Jakob Cedergren eta Nicolas Bro dira aktore protagonistak.
Filmaren emanaldiaren aurretik, Félix Linaresek Benedict Cumberbatch aktorearen ibilbidea errepasatuko du, aurtengo Oscar saria irabazteko faboritoen artean dagoen aktorea. Gainera, saioaren jarraitzaileek euren hautagai gastukoenen alde botoa emateko aukera dute LND"k martxan jarri duen "Quiniela de los Oscar" lehiaketan.
Bestalde, zineman euskaraz hitz egiten duen Pazifikoko tribu bat ezagutuko dute Los Vascos conquistan Hollywood atalean eta, ondoren, Egiptoko piramideen sekretuak azalduko dituzte, Muerte en el Nilo filmaren estreinaldiaren harira.
"La Noche de.. A través del agua" gaur izango da ikusgai 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.