Itxi

telebista

22:30ean

M.J. eta Alain, gaurko protagonistak "El Conquis" debatean

EITB Media

Patxi Alonsok aurkeztutako saioak hurrengo immunitate jokoaren nondik norakoak azalduko ditu.

  • M.J eta Alain

    M.J eta Alain. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Begok gogor ordaindu du lehen immunitate jokoan izandako despistea eta bi taldekide galdu ditu abentura hasi bezain laster: M.J. eta Alain. M.Jak dueluan izandako jarrera erabakigarria izan da eta, nahiz eta Julianek eta Davidek behin eta berriz ohartarazi, ez dugu M.J. lehiatzen ikusi. Alain bere taldekideari bidea erraztu dionean ordea, aurretik inoiz hartu ez den erabakia hartu du saioak: ez lehiatzeagatik taldekide bat deskalifikatu. M.J.-k bere jarrera azaltzeko aukera izango du gaur "El Conquis" debatean eta dueluaren ondorengo irudi esklusiboetan gai honen inguruko informazio gehiago lortuko dugu.

Alain ordea, gogor lehiatu den arren, ez da oso fin aritu, eta Annieren kontrako duelua galdu du. Talde gorriak zuzenean izendatu zuen eta horrek min handia egin dio azkoitiarrari. Berarekin batera, haren izendapena nola gertatu zen ikusiko dute gaurko saioan. Bestalde, bai Alainek zein M.J.-k talde urdinaren inguruan dituzten inpresioak azalduko dituzte: biek argi dute nor den talde urdineko ardi beltza.

Saioak gainera, Los Haitisesera bidaia egingo du bertako kanpamenduetako azken ordua ezagutzeko eta David Secok hurrengo immunitate jokoaren nondik norakoak azalduko ditu. Taldeek aurreko edizioan oso polemikoa izan zen proba bat jokatuko dute eta aurtengo jokoaren aurrerapen irudiak eskainiko dituzte debatean.

Bestalde, Eneko, David, Eider, Nagore, Seleta, Durana, Mikel eta Joana konkistologoek euren iritziak emango dituzte eta Conquis Komunitateak ere bere ahotsa izango du, Oizeder Mayo eta Isma Pereiraren Gaztearen txokoan.

Audietziaren harrera bikaina

"El Conquistador del Caribe" abentura realitya harrera bikaina lortzen ari da astero. Bosgarren atala liderra izan zen bere ordu tartean % 21,8ko audientzia-zatiarekin, eta 271.000 ikus-entzulek bat egin zuten uneren batean abenturaren emanaldiarekin Euskadin eta eragin eremuan. Halaber, 18.500 pertsonek ikusi zuten "El Conquistador" streamingaren bidez, eta sare sozialetan ere ikusmin handia piztu zuen saioak:#conquis5 traola joera izan zen Twitterren, Estatu mailan lehen postua eskuratuz.