telebista
22:30ean
'Música a bordo' pelikularen estreinaldia, gaur gauean, "La Noche De..." saioan
EITB Media
Benetako gertaeretan dago inspiratuta, eta Kornualleseko arrantzale talde baten istorioa kontatzen du: Fisherman’s Friends izeneko abesbatza taldea sortu zuten arrantzaleen istorioa. Aurretik, Hollywoodeko sektak eta filmaketetan izandako intoxikazioak izango dituzte hizpide.
-
'Música a bordo' pelikularen irudia
Gaur gauean, ETB2ko "La Noche de..." zinema saioak Música a bordo (Fisherman's Friends, 2019) pelikularen estreinaldia eskainiko du. Chris Fogginek zuzenduta, James Purefoy, Meadow Nobrega eta David Hayman dira protagonistetako batzuk.
Benetako gertaeretan dago filma inspiratuta, eta Fisherman's Friends taldearen istorioa kontatzen du, Kornualleseko arrantzaleek osatutako abesbatza berezia. Izan ere, itsas kanta tradizionalen errepertorio batekin, Erresuma Batuko 10 disko salduenen zerrendan sartzea lortu zuten.
Pelikularen emanaldiaren aurretik, Felix Linaresek jatorrizko istorioaren inguruko xehetasunak emango ditu, eta filmaketaren ingurukoak ere izango ditu hizpide.
Aste honetako saioan, Hollywoodeko sektak ere izango dituzte mintzagai, eta Titanic pelikularen filmaketan izandako intoxikazioan ere arituko dira.
¿Quién es ese chico? izeneko atalean, berriz, Spider-Man superheroiaren azken pelikuletako protagonistaz arituko dira.
"La Noche de... Música a bordo", gaur, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.