telebista
22:00etan
'Los 28 de Panfilov' filmaren estreinaldia, asteartean, "La Noche De..." saioan
EITB Media
Bestalde, Patrick Dempsey, Courteney Cox eta Michelle Pfeiffer aktoreen bitxikeriak ere kontatuko dituzte.
-
'Los 28 de Panfilov' pelikularen irudia
Gaur, ETB2k Los 28 de Panfilov filma estreinatuko du telebistan. Bigarren Mundu Gerran girotutako pelikularen bitxikeria ugari argituko ditu "La Noche De…" saioak. Felix Linaresek Ivan Panfilov jeneralari buruz hitz egingo du.
Bestalde, Patrick Dempsey aktore ezagunari ere eskainiko diote atal bat; "Anatomia de Grey" telesailean mediku rola jokatzeagatik aski ezaguna da. Gaztetan argala eta sudurluzea bazen ere; gerora asko edertu zen. Eta ez da bakarra, izan ere, Hollywooden aktore asko daude, ardo ona bezala, adinean aurrera egin ahala hobetu direnak.
Urtarrilean Scream 5 filma helduko da zinema aretoetara, eta Felix Linaresek Courteney Cox eta bere familia harrigarriaren inguruko erreportajea eskainiko du. Bukatzeko, Michelle Pfeiffer aktorea sekta bitxi bateko kidea izan zela azalduko dute.
"La Noche de... Los 28 de Panfilov" gaur gauean izango da ikusgai, 22:00etatik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.