telebista
22:30ean
Arabako Añana kuadrillako lau jatetxe, gaur gauean, "Juego de Cartas" saioan
EITB Media
Javi Sierrak aurkeztutako gastronomia lehiaketak Arabako eskualde horretara egingo du bisita. Bertako lau jatetxek beren profesionaltasun eta xarma erakutsi ahal izango dute, elkarren artean lehian.
-
Javi Sierra sukaldaria eta "Juego de Cartas" saioren aurkezlea. Argazkia: EITB Media
Gaur gauean, Araban izango da Javi Sierra, Añana kuadrillako lau jatetxe aurrez aurre izango baitira "Juego de Cartas" gastronomia lehiaketan. Beren profesionaltasuna eta xarma erakutsi ahal izango dute lau lehiakideek, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.
Lalastran abiatuko du Javi Sierrak bisita, Valderejoko Parke Naturalean. Bertan, Jorge Lopezen jatetxea dago, Valderejoko Etxea. Jorge bera da bertako jabea eta sukaldaria, eta tradizioan oinarritutako sukaldaritza eskaintzen du, ukitu modernoekin eta ingurune liluragarri batean.
Langraiz Okan, berriz, Janire Cantabrana ezagutuko dugu, Siglo XXI jatetxeko jabeetako bat. Negozioaren oinarriak sendoak eta zumeak dira: produktu ona, etxeko sukaldaritza eta bezeroarekiko tratu hurbila.
Benito Peciñas izango da gaueko hirugarren lehiakidea. Kuartango sagardotegiko jabea da, Kurtangon bertan, eta eskaintza bikoitza du. Sagardotegi menua sagardotegi garaian eta dastatze-menua urteko gainerako hilabeteetan.
Gesaltza Añanan egingo du saioak eguneko azken geldialdia, Almazen jatetxean, hain zuzen ere. Beatriz Pascual, Bea, da bertoko jabea eta sukaldariburua. Jatetxe oso berezia da Bearena, bezeroek barran eserita metro gutxira ikusten dute sukaldaria kozinatzen, show cooking berezi batean.
"Juego de Cartas" ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.