telebista
22:30ean
Dani Álvarezek ultraeskuinaren igoera aztertuko du gaurko "El Día de Mañana" saioan
EITB Media
Europako politika populisten gorakadaren gakoak aztertzeko asmoarekin bidaia egingo du Danik: Italiatik Frantziara, Nafarroako Erriberan amaituz.
-
"El Día de Mañana" saioaren irudia.
"El Día de Mañana" saioak La ultraderecha: desde Itaila hasta la Ribera Navarra erreportajea eskainiko du. Dani Álvarez kazetariak Europako ultraeskuinaren bastioiak ezagutuko ditu: Italiatik Frantziara bidaia egingo du eta Espainian Voxek izan duen gorakada aztertu ondoren, Nafarroako Erriberan izango da. Bertan, ultraeskuinak botoen % 10a baino gehiago lortu ditu.
Europan zehar eskuineko politika populistek izan duten igoeraren gakoak ulertzeko, hainbat aditurekin bilduko da Dani, horien artean Ane Irazabal kazetariarekin, Antonio Scurati idazle italiarrarekin, Sami Nair filosofoarekin eta Ignacio Sánchez Cuenca politologoarekin. Bidaia Tuteran amaituko da eta bertan Eneko Larrarte hiriko alkate ohiarekin bilduko da Dani Álvarez.
Etorkizunean, ultraeskuineko alderdi batek Europako herrialderen batean hegemonia eta gobernua lortuz gero gertatu daitekeenaren inguruan iritzi berdina dute saioan parte-hartuko duten gonbidatu guztiek.
"El Día de Mañana" gaur izango da ikusgai 22:30etik aurrera ETB2n eta eitb.eus-en.