telebista
22:30ean
Ernesto Valverderen argazki kameraren ikuspegia, gaur, "El Día de Mañana" saioan
EITB Media
Dani Álvarezek protagonistaren alderdirik ezezagunena, argazkilariarena, hurbilduko digu oraingoan.
-
Ernesto Valverde eta Dani Álvarez. Argazkia: EITB Media
Ernesto Valverde izango dute gonbidatu nagusi "El Día de Mañana" saioan gaur. Athletic, Olympiakos edota Bartzelona klubetako entrenatzaile ohiak bere bi pasio nagusiei buruz hitz egingo du Dani Álvarezekin, futbola eta argazkilaritza, alegia.
Bere kameraren bitartez, Valverdek futbolari bezala, lehenik eta behin, eta entrenatzaile bezala ondoren, bere ibilbideko une nabarmenetako batzuk ekarriko ditu gogora.
Horrez gain, bere liburuan argitaratzea erabaki duen argazkien gakoak azalduko ditu eta etorkizunerako dituen planei buruz ere jardungo da.
"El Día de Mañana" 22:30ean izango da ikusgai, ETB2n eta eitb.eus-en.