Itxi

telebista

22:30ean

Joaquín Achúcarro, 75 urte eszenatokian, gaur gauean, "El Día de Mañana" saioan

EITB Media

Protagonistak bere motibazioaren sekretua azalduko du, bere ibilbide luzeari buruzko pasadizoak kontatuko ditu eta Emma bere emaztea aurkeztuko du.

  • Dani Álvarez, Joaquin Achucarro eta Emma Jiménez

    Dani Álvarez, Joaquin Achucarro eta Emma Jiménez. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gaur gauean, ETB2ko "El Día de Mañana" saioa Joaquín Achúcarro piano-jotzaile euskaldunaren etxean sartuko da. Dani Álvarez kazetaria Algortaraino gerturatuko da musikariarekin solastatzeko. Gainera, Joaquinen emazte Emma Jimenez ezagutzeko aukera ere izango du.

Joaquín Achúcarro musika klasikoaren mito bat da jada;  13 urterekin eszenatoki gainera igo eta ordutik jo eta jo aritu da. Erretirorik ez du hartu nahi oraindik, eta birak eta kontzertuak antolatzen jarraitzen du, egunean lau ordu baino gehiago praktikatzen jarraitzen duen bitartean.

"El Día de Mañana" 22:30ean izango da ikusgai, ETB2n eta eitb.eus-en.