telebista
22:30ean
Olatz, Txinti eta David, gaur gauean, "El Conquis"eko platoan
EITB Media
Kapitainak aurrez aurre, kanporatuen adierazpenak eta ikusi gabeko irudi ugari, gaueko eduki nagusien artean.
-
Olatz, Txinti eta David, "Conquis"eko gonbidatuak. Argazkia: EITB Media
Gaur gauean, "El Conquis" debateak David Seco kapitainari harrera egingo dio. Busturikoa kopeta gora iritsiko da saiora eta Eneko Van Horenbeke arerioa izango du aurrez aurre. Txinti eta Olatz ere hartuko dituzte gonbidatu, talde bateratuko lehen kanporatuak. Biekin abenturan izan dituzten une azpimarragarrienak ekarriko dituzte gogora.
Bestalde, Los Haitises aldera itzuliko dira saioko kamerak. Kanpamentu aberatsean Aitor eta Beko daude, lehenaren garaipena ospatzen. Aitor izan da lehen joko bateratuaren irabazlea eta bere poza agerian utziko du.
Gainera, gaurko eztabaidan, immunitate joko berria iragartzeko posta jasoko dute lehiakideek. Mikel Perez Artolak garrantzi handiko joko honen gakoak emango ditu; izan ere, immunitate preziatuaz gain, jokoan dagoena janaria da.
Eider, Durana, Leire Juanes, Mikel, Seleta, Nakor, Manu eta Eneko konkistologoen hausnarketak entzungo ditugu, eta Oizeder Mayok eta Isma Pereirak, berriz, sare sozialetan zaleek uzten dituzten mezuen berri emango dute. Bukatzeko, dagoeneko 19 parte-hartzaile baino ez dira geratzen publikoaren faboritoaren lehian, eta bozketak zabalik jarraitzen du.
"El Conquis" asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.