Itxi

telebista

22:30ean

'El hoyo' filmaren estreinaldia, gaur gauean, "La Noche De..." saioan

EITB Media

Galder Gaztelu-Urrutiaren filmari buruzko hainbat bitxikeria eta datu emateaz gain, Grace Kellyren irudi berriak eskainiko dituzte eta akziozko zinemaren historiako filmik txarrenarekin gozatuko dute.

  • 'El Hoyo' pelikularen irudia

    'El Hoyo' pelikularen irudia

Gaur gauean, gure zinemarik onenaren eskaintzarekin jarraituko du "La Noche De..." saioak, eta EITBk parte hartzen duen El hoyo filmaren estreinaldia eskainiko du. Historiako euskal film luzerik ikusiena izan da.

Galder Gaztelu-Urrutia zuzendariari buruz hitz egingo du Félix Linares aurkezleak eta, gainera, filmatzearen eta pelikulak lortu dituen sarien xehetasunak emango ditu. Ondoren, ¿Quién está en El hoyo? erreportajean filmean agertzen diren hainbat antzezleren gainean arituko dira. Horietariko bat, duela urte batzuk, Bilboko Aste Nagusiaren asmatzailea izan zela azalduko du "La Noche De..." saioak.

Bestalde, Grace Kellyri buruzko atala ere izango dute astearte gaueko saioan. Orain arte inoiz ikusi ez diren irudiak eskainiko dituzte. Izan ere, bere ezkontzaren 65. urteurrena bete da eta Monakoko Alberto semeak familiako argazkiak eta filmak kaleratu ditu.

Bukatzeko, hirugarren atalean, Félix Linaresek akziozko zinemaren historiako filmik txarrena zein den erakutsiko du.

"La Noche De... El hoyo", gaur, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.