telebista
Audientzia
Gescrap B.-Caja Laboral, saskibaloi partidarik ikusiena 10 urtetan
A.H.
EITB
,9ko audientzia zatia lortu zuen eta 249.000 ikus-entzulek bat egin zuten neurketarekin.
-
Gescrap Bizkaia - Caja Laboral. Argazkia: EFE
Gescrap Bizkaia eta Caja Laboral taldeek ostegunean jokatutako partida azkeneko hamar urteetan ETB-1ek eskainitako saskibaloi neurketarik ikusiena izan da. Euroligako talde faseko azkeneko jardunaldiko norgehiagoka hau guztiz erabakiorra izan zen bi talde euskaldunentzat, biek txapelketa kontinentalean jarraitzea baitzuten jokoan. Jasotako audientzia datuek argi uzten dute partidaren gainean sortutako ikusmina, izan ere, 249.000 pertsonek bat egin zuten partidarekin emanaldian zehar. Norgehiagokak %13,9ko audientzia zatia lortu zuen eta bataz besteko 98.000 ikus-entzule.