telebista
9. atalaren aurrerapena
Indarrak makaltzen, gaur gauean, "Conquis"en Tronkoala jokoaren atarian
Tronkoala joko ezagunaren txanda da. Ekaitzak baina, ahulduta utzi ditu talde gorria eta urdina, eta proba honetarako indarra behar da hain zuen, elkarren arteko kontaktu handia baitago.
-
Tronkoala jokoaren irudi bat. Argazkia: EITB Mediako bideo batetik hartutako irudia.
Azken egunotan, Los Haitises astindu duen ekaitz tropikalak egoera bereziki okertu du kanpamentu txiroan eta oso txiroan. Bertan lo egitea gaitza, eta beste batzuetan, zuzenean, ezinezkoa izan da, eta horrek, noski, eragina izan du Yocahu eta Corocote taldeengan.
Indarrez justu daude bi taldeak, eta hurrengo immunitate jokoan behar beharrezkoa dute. Tronkoala joko ezagunaren txanda da, zeresan handia ematen duen proba, alegia. Ez du inor epel uzten, lehiakideek elkarren artean kontaktu handia izaten dute eta.
Corocote taldea makal dago, ez indar faltagatik bakarrik, azken atalean Caren galtzeaz gain, Palomak abentura uztea erabaki zuen, eta bat-batean bi taldekide galtzeak gogor kolpatu zituen urdinak. Orain, zazpi lagun daude bakarrik, gorriak baino bat gutxiago.
Yocahu taldeak, bestetik, pozez hartu du Binbi duelutik itzultzea, nahiz eta gorriek orain arteko gaurik txarrena pasa duten. Abentura uste baino gogorragoa da, Duquek aitortu bezala.
Gauzak horrela, Atabey taldeko neskek talde lanean jarraitu beharko dute eta eginahalak egin, Tronkoala jokoa irabazi, ikurrina eskuratu eta hain ongi ezagutzen duten kanpamendu aberatsera itzultzeko.
"El Conquistador del Caribe" saioa astelehenero ikus daiteke, gaueko Eguraldiaren ondoren, ETB2n eta eitb.eus atarian, 22:30etik aurrera. Horrez gainera, atal guztiak EiTB Nahieranen eta EITB Mediako gainerako euskarri digitaletan daude eskuragarri.