telebista
22:30ean
'Winnetou: La última batalla' pelikula, gaur gauean, "La Noche De..." saioan
EITB Media
Aurretik, Mario Casas aktorearen inguruan, film desberdinetan agertzen diren euskal toki edo objektuez edota Liz Taylor aktoreak bizi izan zituen gertakari batzuez arituko dira.
-
'Winnetou: La última batalla' filmeko fotograma bat. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
"La Noche De..." saioak Winnetou trilogiaren hirugarren zatia eskainiko du gaur gauean: Winnetou: La última batalla (2016). Western hau Philipp Stolzlek zuzendu zuen, eta, besteak beste, Nik Xhelilaj, Wotan Wilke Mohring, Iazua Larios, Milan Peschel, Michael Maertens eta Sebastian Cabazza ditu protagonista.
Mendebal Urrunean, gizon zuri batzuen talde batek, zenbait indio komantxerekin batera, Baxterren etxaldeari erasoko diote, familia osoa hiltzeko asmoz. Winnetou (Nik Xhelila) eta Old Shatterhand (Wotan Wilke Mohring) kolonoen eta natiboen artean bakea ezartzeko zorian daudenean, apatxeen lurrak bereganatze aldera, gerra ez bukatzeko interes ezkutuak izango ditu norbaitek. Filmeko protagonistek horren kontra egin beharko dute orduan.
Aurretik, Goya sarien banaketarako egun gutxi falta direnean, Mario Casas hartuko dute protagonista. Izan ere, aktore nagusi onenaren sarirako izendatu dute Mario. Hala ere, saioak azalduko duenez, askotan aktore txarra izateagatik, ondo ez ahoskatzeagatik edota beste akats batzuengatik epaitu izan dute.
Ondoren, Los vascos conquistan Hollywood atalean, filmetan agertu diren euskal objektu eta tokiez mintzatuko dira. Adibidez, Star Trek: Pickard telesailean, Unamunoren liburu bat agertu zela azalduko du Linaresek.
Bukatzeko, larunbatean urteak beteko lituzkeen aktore bat hartuko dute protagonista: Liz Taylor. Besteak beste, Cleopatra edota Mujercitas filmengatik ezaguna den aktore honen bizitza eta bizitako gertakari ikusgarrienak azalduko ditu saioak.
"La Noche De..." astearteetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.