Itxi

telebista

Gaur, 22:30ean

Herrantxiren aurkako lehia polemikoa eta Atabey taldearen tentsioa, "El Conquis"en

EITB Media

Debatean, abenturako azken kanporatua izango dute gonbidatu: Saioa. Dueluaren ondoren Andreak eta Herrantxik esandakoen irudiak ere eskainiko dira.

  • Saioa, "El Conquistador" abenturako azken kaleratua

    Saioa, "El Conquistador" abenturako azken kaleratua. EITB Mediaren bideo batetik atertako irudia

Gaur gauean, "El Conquis"eko debateak Saioa izango du protagonista, izan ere, Herrantxiren aurkako lehia polemikoaren ostean, Atabey taldeko lehen kanporatua izan da. Taldekide urdinaren desplanteak elkargunera iritsi bezain laster hasi ziren eta tentsio hori duelura eraman zuen Herrantxik. Saioaren testigantza zuzenean entzuteko aukera izango da gaur. Horrez gain, duelua bukatutakoan Andreak eta Herrantxik elkarri zer esan zioten jakingo dugu.

Herrantxi kanpamentu urdinera itzuli eta dueluan gertatutakoaren bertsio oso subjektiboa kontatuko duela ikusiko da; honen arabera, Andreak eragin zuen liskarra. Bestalde, Andreak Atabey taldeari azaldu beharko dio Herrantxirekin dueluan gertatutakoa, eta Duranari bere kezka azalduko dio, nominatzeko hartzen ari den erabakien inguruan. Kapitainak estrategia aldatu eta ahulenak izendatzen hasi behar al du? Horrez gain, Andrea ez dago batere pozik Atabey batzuek Saioa kantu eta barre artean agurtu zutelako. Kanpamentura itzultzean, jarrera horren inguruan pentsatzen duena esango die taldekideei.

Taldeen azken ordukoaren berri ere emango du saioak. Talde gorria oso pozik dago, izan ere, kanpamentu aberatsean daude mutilak, edizio honetan lehen garaipena izan ondoren. Talde urdinak, berriz, kanpamentu oso pobrean ematen ditu orduak, baina euren esentzia galdu gabe, txantxetan eta barrezka. Hala ere, Juan oso haserre dago Herrantxik dueluan izan duen jarrerarekin, eta, esklusiban, Juanen testigantza entzuteko aukera izango da. Ez du taldekidea ematen, etsaia baizik.

Taldekieen arteko ezadostasunak alde batera utzita, hiru taldeek abenturan jarri behar dute arreta, immunitate joko berri bat jokatzear baitago. Mezua jaso ondoren, erabakiak hartu, eta bakoitzak bi ordezkari aukeratu beharko ditu.

Bestalde, konkistologoen taldean, besteak beste, hauek izango dira: Mikel, Eneko, David, Manu, Eider, Isa, Jenny eta Leire (erreportaria). "Conquis"eko jarraitzaileek ere parte hartu ahal izango dute, eta Twitter eta Instagram bidez galdera honi erantzun: Gustuko al duzu Herrantxiren estiloa?

"El Conquis" asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.