Itxi

telebista

O14 Kataluniako hauteskundeak

Kataluniako hauteskundeei arreta berezia, EITBn

EITB Media

Igandean hauteskunde gau saio bereziak eskainiko dira 22:00etatik aurrera Euskadi Irratian eta Radio Euskadin,22:30ean ETB2n eta 23:00etan ETB1en.

0:20
Saioa Martijak eta Xabier Usabiaga aurkeztuko dute saio berezia

2021eko otsailaren 14ko Kataluniako Parlamenturako hauteskundeei begira jarriko da EITB Talde osoa ostiraletik aurrera. ETB1, ETB2, Euskadi Irratia, Radio Euskadi, eta eitb.eus-ek hauteskundeen azken ordua ekarriko diote euskal gizarteari.

Hasteko, ostiralean, otsailaren 12an, ETB2ko "En Jake" saioak programa berezia eskainiko du Bartzelonatik. Xabier Lapitz eta bere taldea hiriburuaren erdigunera joango dira hauteskunde autonomiko hauetan gertatzen den guztia aztertzeko. Kataluniako politikarekin zerikusia duten gai eta arlo ugari jorratuko dituzte, tartean, pandemian murgilduta dauden hauteskunde hauek gizartean eragiten ari diren ondorioak, esaterako. Ostiralean bertan, Xabier Lapitzek duela 5 hilabetera arte Generalitateko presidente zen Quim Torra elkarrizketatuko du. Mahai-inguruan hainbat gonbidatu, kazetari eta analista izango dituzte, besteak beste, Sara Gonzalez Naçió Digital-etik, Pilar Rahola, La Vanguardia-ko Francesc-Marc Álvaro, Xabier Barrena El Periódico-tik eta Pablo Tallon Kataluniako Ser irratiko politika burua.

"Qué Me Estás Contando" saioak ere, ostiralean, hauteskunde egunaren aurretik azken ordua ezagutzeko, konexio bereziak egingo ditu hiri kondalean dagoen Georgina García kazetariarekin.

Igandean, ETBko albistegiek Kataluniako hauteskunde egunaren jarraipen zabala egingo diote, kanpainan zehar egin duten bezalaxe. Albistegiek zuzeneko konexioak egingo dituzte bertatik gaurkotasunaren berri emateko. Jonan Apaolaza, "Gaur Egun" albistegiko aurkezlea, eta Estibaliz Ruiz de Azua, "Teleberri" albistegiko gidaria, Bartzelonatik zuzenean arituko dira unean uneko informazio guztia ekartzeko.  

Horrez gain, gauean, bi saio berezi emango dira telebistan. Hasteko, 22:30etik aurrera, Kataluniako Parlamenturako hauteskundeen inguruko saio berezia eskainiko du ETB2k, Africa Baetarekin eta Xabier Garcia Ramsdenekin. ETB1en, berriz, 23:00etatik aurrera izango da ikusgai programa berezia, eta honako honetan, datuak eta analisia Saioa Martijak eta Xabier Usabiagak ekarriko dituzte.

Gainera, astelehenean, Kataluniako hauteskundeen biharamunaren berri emango dute "En Jake" saio berezian. Goizeko 9:00etan hasi eta 14:00ak arte, Xabier Lapitzek boto-zenbaketaren emaitza errepasatuko du eta eragile nagusien lehen iritziak jasoko ditu. Halaber, politikan ireki daitezkeen eszenategi desberdinei erreparatuko diete. Arratsaldean, "QMEC" saioan berriro helduko diote hauteskundeen gaiari, Georgia Garcia berriemaileak ekarriko dituen azken orduko albisteei tarte egiteko. 

ETB1eko "Egun on Euskadi", "Ahoz Aho" eta "Eztabaidan" saioek ere Kataluniako hauteskundeen emaitzak aztertuko dituzte eta azken orduaren berri ere emango dute. Klaudio Landaren saioan, gainera, zuzenean elkarrizketatuko dute Gorka Knörr, Generalitateko ordezkari ohia Madrilen.

Euskadi Irratia eta Radio Euskadi Kataluniatik

Euskadi Irratiak lau laguneko lan-taldea izango du Katalunian: dagoeneko aste osoan Bartzelonatik aritu den Urtzi Garcia, eta asteburuan gehituko zaizkion Iñaki Guridi eta Oihane Yustos kazetariak, eta Xabier Gallastegi teknikaria. Asteburu osoan albistegietarako bertatik egingo dute lan eta igande gauean saio berezia egingo dute. 22:00etatik aurrera Iñaki Guridik hizketaldian bilduko ditu Xabier Diaz Noci, Fermin Roviralta, Guillem Ormazabal, Mikel Irizar eta Martxelo Otamendi adituak emaitzak aztertzeko.

Radio Euskaditik, berriz, Ander Arzak, Maider Martin, Imanol Manterola eta Jorge Ibañez teknikaria izango dira Bartzelonan. Igandean, egun osoan zehar hauteskunde egunaren jarraipen zabala egingo dute. Gauean, 22:00etatik 23:00etara, Ander Arzakek aurkeztuko du irratsaio berezia, eta Josune Ariztondo, Oscar Bañuelos, Enric Juliana, Ferran Casas eta Martxelo Otamendi izango ditu solaskide.  

Hurrengo egunean, astelehenean, Euskadi Irratiak Bartzelonatik egingo du "Faktoria" irratsaioa. Martxelo Otamendi eta beste gonbidatu batzuk izango dituzte lagun. Bartzelonan izango dira baita ere Radio Euskadiko "Boulevard" saioko kideak. Honako honetan, emaitzen gainean solastatzeko Francesc-Marc Alvaro, Xabier Barrena, Joan Tardá eta Pilar Rahola gonbidatuak izango dituzte, besteak beste.

Online ere informazio guztia

Egun osoan zehar arreta berezia eskainiko diete Kataluniako hauteskundeei eitb.eus webgunean. Zuzeneko kontaketa jasoko dute, eta gauean, emaitzen berri emango dute. Gainera, telebista eta irratiko saio guztiak streaming bidez jarraitu ahal izango dira eitb.eus-en, zuzenean.