telebista
22:15ean
'El club de las pulseras rojas' filmaren estreinaldia, gaur gauean, ETB2n
EITB Media
Minbiziaren Aurkako Munduko Egunaren harira, 'Polseres vermelles' telesail kataluniarraren prekuela alemaniarra eskainiko du ETB2k.
-
'El club de las pulseras rojas' filmaren fotograma. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Minbiziaren Aurkako Munduko Eguna izan da otsailaren 4a, eta, horren harira, gaur gauean, ETB2k El club de las pulseras rojas (Club der roten Bänder - Wie alles begann) filma emango du lehenengoz telebistan. Albert Espinosak sortutako "Polseres vermelles" telesailaren prekuela da film alemaniarra. Felix Binderrek zuzenduriko pelikularen protagonistak, besteak beste, hauek dira: Tim Oliver Schultz, Damian Hardung, Luise Befort, Timur Bartels, Nick Julius Schuck, Ivo Kortlang, Jürgen Vogel eta Rouven Israel.
Leo futbolari nerabeari hankan tumore arriskutsu bat duela diagnostikatuko diote, eta moztu egin beharko diote. Gaztea lur jota geratuko da, baina bere egoeran dauden beste nerabe batzuk ezagutuko ditu ospitalean, eta Eskumuturreko Gorriak izeneko elkartea osatuko dute.
El club de las pulseras rojas filma, gaur, 22:15ean, ETB2n. Telebistan eman ostean, EiTB Nahieranen izango da ikusgai martxoaren 4ra arte, las pelis de "La Noche De…" atalean.