Itxi

telebista

Estreinaldia, igandean

"Aquí y Ahora" aktualitate saio berria, Eider Hurtado eta Nerea Reparazekin

EITB Media

Igandeetan izango da ikusgai. Euskal gizartearen errealitate berriak ezagutu eta horietan sakontzea izango du helburu saioak. Horretarako, adituen hitzak, datuak eta esperientziak uztartuko dituzte.

  • Nerea Reparaz eta Eider Hurtado, "Aquí y Ahora"

    Nerea Reparaz eta Eider Hurtado, "Aquí y Ahora". Argazkia: EITB Media

ETB2k "Aquí y Ahora" ikerketa erreportaje saio berria estreinatuko du otsailaren 21ean, igandean. Euskal gizartearen errealitate berriak ezagutu eta horiek gertutik ezagutzeko asmoz, Eider Hurtado egun-eguneko erreportaje eta eztabaida sozialekin itzuliko da igandero. Horrez gain, datu-kazetaritzak gidatuko du espazio berri hau, informazio osatuagoa eta kontrastatuagoa emateko helburuarekin; Nerea Reparaz kazetaria izango da datuak emateko arduraduna. Esperientzia eta lekukotasun adierazgarrienak ere bilduko ditu saio berriak.

Adituen hitzak, datuak eta esperientziak uztartuz, 2021eko gai esanguratsuenak izango dituzte eztabaidagai.

Lehen saioa

Pandemia dela eta, nola aldatu da kontsumitzeko era? Zer ondorio dituzte ohitura berriek gure osasunean eta inguruan? Lehen saioan, Amazon bidez erosteak duen beste aldeaz arituko dira; zer dago atzean? Pandemia eta konfinamenduarekin etengabe hedatzen eta hurbileko merkataritza suntsitzen ari den eredua zertan datzan erakustea izango dute hizpide.

Covid-19aren etorrerak, halaber, areagotu egin du osasunarekiko kezka. Horretan sakontzeko asmoz, elikadura-ohiturak ere aztertuko dituzte; izan ere, osasunetik baino gertuago daude marketinetik.

Horrez gain, munduan gertatzen ari diren beste gertakari batzuk ere jorratuko dituzte. Adibidez, Argentinan onartu berri duten abortuaren legea eta horrek dakartzan berrikuntzak; eta martxoaren 8an, ezohiko lege baten atarian, Euskadin emakumeek beren gorputzari buruz erabakitzeko duten eskubidea noraino bermatuta dagoen galdetuko dute.

"Aquí y Ahora" saio berria igandero izango da ikusgai, 22:15ean, ETB2n eta eitb.eus-en.