Itxi

telebista

Audientziak

262.000 ikus-entzulek jarraitu zuten 'Asesinato en Pont L'Evêque' filma, igandean

EITB Media

Urtarrilaren 22ko "En Jake" saioa bere ordu-tartean nagusi izan zen % 20,1eko audientzia-zatiarekin.

  • 'Asesinato en Pont L'Evêque' filmeko irudi bat

    'Asesinato en Pont L'Evêque' filmeko irudi bat, EITB Mediaren bideo batetik ateratakoa

Asteburuan ETB2 katean eskaintzen diren intriga eta suspensezko pelikulek oso harrera ona izan zuten. Igande arratsaldean, esaterako, Asesinato en Pont L'Evêque (Meurtres à Pont-L'Évêque, 2020) filma bere ordu-tartean nagusi izan zen % 10,2ko audientzia-zatiarekin. Halaber, 262.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen, Euskadin eta eragin eremuan.

Bestalde, larunbatean ikusgai izan zen Asesinato en Aquitania ere bere ordu-tartean nagusi izan zen % 13,2ko audientzia-zatiarekin, eta 310.000 ikus-entzulek jarraitu zuten pelikula emisioko uneren batean.

Horrez gain, Xabier Lapitzek gidatzen duen "En Jake" saioa bere ordu-tartean nagusi izan zen ostiralean, urtarrilaren 22an. % 20,1eko audientzia-zatia bereganatu, eta 235.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.