Itxi

telebista

22:15ean

'El Drogas' dokumentala, gaur gauean, ETB2n eta eitb.eus-en

EITB MEDIA

Familia, lagun eta musikarien testigantzek Enrique Villarrealen irudia osatuko dute 22:15etik aurrera.

  • 'El Drogas' dokumentalaren fotograma bat

    'El Drogas' dokumentalaren fotograma bat

Igande honetan, urtarrilak 3, ETB2k eta eitb.eus-ek El Drogas dokumentala eskainiko dute 22:15etik aurrera. Film biografikoa da, eta Enrique Villarrealen dimentsio eta alderdi guztiak aztertzen ditu. 

Natxo Leuza iruindar zuzendariak gaztelaniazko rockaren ikono eztabaidaezinaren gaineko begirada zabala sortu du lan honetan, bihotz-bihotzeko lekukotasunak bilduz. Villarrealen ibilbide historikoan murgildu eta bere bizipenetan sakontzen duen kontakizun bat eskaintzen du. Artista berezi horrek hartu dituen aurpegi eta bide ezberdinak ikusi ahal izango dira istorio zirraragarri horretan. Beste aldean dagoena ikusi ahal izateko okertuta dabilen izaki baten istorioa da hau.

160 metros: una historia del rock en Bizkaia

Ondoren, 160 metros: una historia del rock en Bizkaia dokumentala ikusi ahal izango dute ikus-entzuleek, 90eko hamarkadako gizarte aldaketak aztertzen dituenak. Ezkerraldea eta eskuinaldea 160 metrok banatzen dituzte. Bi ertzek historia propioa dute, eta hamarkada hura modu desberdinean bizi izan baitzuten, bakoitzak bere aldaketa sozial eta ekonomikoekin. Musikak, ordea, garrantzi handia izan zuen bi ertzetan eta talde asko sortu ziren: Eskorbuto, Zarama, Los Clavos, Parabellum eta beste asko. Dokumentalak musika tresnen bidez historia aztertzea proposatzen du.