telebista
09:00etatik aurrera
"En Jake" berezia Gabonetarako gako guztiekin, gaur goizean
EITB MEDIA
Gabonetarako neurriak aztertzeaz gain, Loteriaren zozketari ere adi jarraituko diote.
-
Xabier Lapitz, "En Jake" saioa aurkezten. Argazkia: EITB
Gaur goizean, ETBko "En Jake" saioak Gabonen inguruko saio berezi bat egingo du. 09:00etan hasiko da Xabier Lapitzek gidatzen duen programa, eta 14:00ak arte izango da ikusgai ETB2n eta eitb-eus-en.
Gabonetarako neurriak aztertuko dituzte "En Jake" saioan; bai Euskal Herrian indarrean daudenak, Estatu mailan hartutakoak eta Europan ezarri dituztenak. Horretarako, informazioa argi eta garbi azaltzeko pantaila bereziak prestatuko dituzte. Jorratuko dituzten gaien arte daude errespetatu beharreko osasun neurriak, edota Gabonetako afari zein bazkarietan jakiak edo eserlekuak antolatzeko irizpideak eta gomendioak.
Horrez gain, loteria eguna izango da, eta zozketari ere adi jarraituko diote.