telebista
22:30ean
'El hijo del acordeonista' pelikula, gaur gauean, "La Noche De..." saioan
EITB Media
Bernardo Atxagaren eleberrian oinarrituta, Fernando Bernuesek zuzendutako filmak hainbat hamarkadatan bananduta egon diren bi lagunen arteko elkartzea jorratzen du.
-
'El hijo del acordeonista' filmeko irudi bat, EITBren bideo batetik ateratakoa
Gaur gauean, "La Noche De..." saioak El hijo del acordeonista (Soinujolearen semea, 2018) filma eskainiko du. Bernardo Atxagaren izen bereko eleberrian oinarritutako filma da. Fernando Bernuesek zuzenduta, Joseba Apaolaza, Mikel Losada eta Eneko Sagardoy ditu protagonista, besteak beste.
Aurretik, Los Vengadores, Star Wars eta Jurassic Park filmetan lan egin duen Samuel L. Jacson aktoreaz arituko dira. Saioak aktorearen bitxikeriak azalduko ditu erreportaje berezi batean, 72 urte betetzen baititu aurten.
Ondoren, Los vascos conquistan Hollywood atalean, euskaldunekin lotura duten adibide dibertigarriak erakutsiko dituzte. Zehazki, Charles Bronson aktorearen eszenetako bat izango dute hizpide, eta lehen aldiz euskaldun bat protagonista duen Hollywoodeko film batez ere arituko dira.
Amaitzeko, Informe LND atalak haurrak zirela zinema utzi zuten izarrei buruz hitz egingo du eta, besteak beste, Mara Wilson, Matilda filmeko protagonistaz eta Anna Chlumsky Mi chica filmeko protagonistaz arituko dira.
"La Noche De... El hijo del acordeonista", gaur, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.