telebista
Kultur leihoa
ZINEBI, aste honetan, 'EITB Kultura' saioan
Kultura saioak, besteak beste, Bilboko Fundizioaren 25. urtemuga ere hartuko du ahotan.
-
Zinebi. Argazkia: EITB
Badator ZINEBI Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraien Nazioarteko Jaialdia. Hartara, Roberto San Sebastian bilbotarrak Agujero aurkeztuko du sail ofizialean eta Feliz cumpleaños sail informatiboan; bien bitartean, Xabier Echanizek bere lehen lana erakutsiko du: Por los camareros.
Aste honetan, gainera, saioan Bilboko Fundizioaren 25. urtemuga ospatuko dute. Laura Etxebarria eta Luque Tagua zuzendarien eskutik, aretoaren historia errepasatuko dute.
Enaren geometria Rafa Ruedaren lan berriaz ere arituko dira aste honetan saioan. Halaber, Bilboloop, Bilboko Rock eta Elektronika Jaialdiaren ekinaldi berriari erreparatuko diote. Hurbiletik jaialdian parte hartu duen taldeetako bat ezagutuko dute: Edredon taldea.
Bestalde, 'EITB Kultura' Gasteizko Montehermoso Kultur gunean izango da. Pedro G. Romero komisarioarekin 'Ocaña 1973-1983, acciones, actuaciones, activismo' erakusketa ikusiko dute. Ondoren 'Mariscal Bizi Poza!'ri eskainiko diote tartea; Javier Mariscalek lau hamarkadetan osatutako kolorezko unibertsoa. Eta Afrikako arteaz arituko dira Chikhou Ba artista senegaldarraren eskutik.
'EITB Kultura' astelehenean dago ikusgai 23:00etan ETB-1en, asteartean 'La Noche de...'ren ostean ETB-2n eta ostiralean 22:30ean ETB-3n.