Itxi

telebista

20:00etan

Mendiolan izango da aste honetan "Historias a Bocados" saioa

EITB

Joseba Arguiñano gozogile eta sukaldariak Felipe Fernandez, Alvaro Gonzalez eta Joaquin Marco ezagutuko ditu.

  • Joseba Arguiñano, Mendiolan

    Joseba Arguiñano, Mendiolan. EITBren bideo batetik ateratako irudia

Igandeko "Historias a Bocados" saioan Joseba Arguiñano Gasteizko Mendiola kontzejuan izango da.

Felipe Fernandez telebistan eskarmentu handiko titiriteroa da, izan ere, "Los Lunis" eta "Los Algos" saioetan lan egin zuen. Josebarekin topatu bezain laster Mendiola Gasteiztik zein gertu dagoen erakutsiko dio. Horrez gain, inguruan hainbat mendi dituztela azalduko dio, haien artean, Olarizu mendia da gasteiztarrentzako adierazgarriena. Bazkaltzeko, Felipek latinoamerikako gastronomian ezagunak diren oilasko tamalak prestatuko ditu Josebarekin. Eta bitartean, Euskal Herriko bizitzari eta bere lanbide bereziari buruzko bizipen batzuk kontatuko dizkio.

Alvaro Gonzalez de Matauco betidanik Mendiolakoa izan den bizilagun bakarretako bat da. Gasteizko kontzeju horren erdian zelai bat dago, eta bertan ditu bere bi zaldiak, sei ahuntz, 12 oilo, bi oilar, hiru okada eta bi txakur. Alvaro eta Joseba "Gasteizko Cabarceno" deitzen dioten zelai berezi honetara iritsiko dira, zaldi banatan igota. Ondoren, Alvarok gure gozogilea liluratu nahiko du, flan bat eta bizkotxo bat eginez.

Joaquin Marco Mendiolan bizi eta lan egiten duen lutier bat da. Bere tailer txikitik hamaika musika-tresna atera dira, ondoren, mundu erdiko musikariek ere jo dituztenak. Bere lan guztien artean, Joaquin bereziki harro dago berak asmatu duen "Marcústico" izena duen instrumentuaz. Kontrabaxuaren antzeko soinua duen baxua da, baxu elektriko bat bezala jotzen dena, eta, besteak beste, Alejandro Sanzen eta Marcus Miller jazz musikariaren diskoetan erabilia dago. Josebak lutier tailerra ezagutuko du legatz solomoak fruta eta barazki entsaladarekin prestatu ondoren.

Joseba Arguiñanok gidatzen duen "Historias a Bocados" saioa igandeetan izaten da ikusgai, 20: 00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.