telebista
22:30ean
"La Noche de…" saioak 'Plan de Fuga' filma estreinatuko du telebistan gaur gauean
EiTB
Horrez gain, Felix Linaresek aurkeztutako saioan "La Fuga de...", "Los Vascos Conquistan Hollywood" eta "Informa LND" atalak izango dira ikusgai.
-
'Plan de Fuga' filmaren fotograma bat
Gaurko "La Noche de…" saioak Plan de Fuga filma estreinatuko du telebistan. Film horrek ekoizpenean Euskal Telebistaren laguntza izan zuen, eta, batez ere, Bilbon eta inguruetan grabatu zuten. Dorronsoro gasteiztarrak zuzendutako filmak lehen mailako protagonistak ditu: Luis Tosar, Alain Hernandez, Javier Gutierrez eta Itziar Atienza, besteak beste.
Aurretik, La Fuga De atalean, astearteko filmeko protagonistetako batengan, Luis Tosarrengan jarriko dute fokua. Felix Linaresek gidatzen duen saioak Tosarrek gorpuztu dituen paper guztiak aztertuko ditu, institutuan klasean irakurtzea egokitzen zitzaion testuak interpretatzen zituenetik.
Ondoren, Los Vascos Conquistan Hollywood tartean, Hollywooden ez ezik, Ameriketako Estatu Batuetako beste txoko batzuetan ere arrastoa utzi zuten euskaldunen historia ezagutuko dugu, hala nola Idahon. Historian zehar euskal emigratzaile gehien egon den estatua da, izan ere, kalkuluen arabera, une honetan 25.000 euskaldun inguru, eta haien ondorengoak, bizi dira bertan, horietako asko Boise hirian.
Amaitzeko, Informe LND atala estreinatuko du saioak, Hollywoodeko hainbat izarrekin zerikusia duten gaiak eta auziak ekarriko ditu. Aste honetako txostenean, LNDk edertasun lehiaketetan jarriko du arreta, ospearen tranpolin gisa. Arnold Schwarzenegger izango da astearte honetako protagonistetako bat, izan ere, Mister Mundua, Mister Unibertsoa eta Mister Olinpiako hainbat sari irabazi zituen aktore bezala arrakasta izan aurretik.
"La Noche de… Plan de Fuga" gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.