Itxi

telebista

Zinea ETBn

ETB2k 'Una bolsa de canicas' filma emango du gaur gauean

Bi anaia judutarrek naziengandik ihes egiten saiatuko dira, horretarako trebezia eta abilezia handia erabiliz.

  • 'Una bolsa de canicas' filmaren kartela

    'Una bolsa de canicas' filmaren kartela

Euskal Telebistak Una bolsa de canicas pelikula frantsesa emango du gaur, urriak 10, 'Cine Exito' tartearen barnean (22:15). Abilezia eta trebezia handiz, naziengandik ihesean dabiltzan bi haur judutarren istorioa kontatzen du.

Naziek Frantzia okupatu zutenean Maurice eta Joseph gaztetxoek familia utzi behar izan zuten euren buruak salbatu ahal izateko. Naziengandik ihes egin beharko dute eta horretarako abilezia handia erakutsiko dute. Helburua Frantzia hegoaldean famili osoa berriz ere elkartzea izango da.

Christian Duguayk zuzendu zuen istorioa 2017an estreinatu zen. Dorian Le Clech eta Batyste Fleurial aritu ziren bi gaztetxoen roletan eta Patrick Bruel eta Elsa Zylberstein aktoreek egin zuten haien gurasoen papera.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • Zinema