telebista
22:00etan
Radio Vitoriari omenaldia, Puro Relajo taldearen eskutik, gaur, "Oholtzan" saioan
EiTB
Ondoren, Joserra Senperenaren "Existentzia Minorrak" laneko 16 abesti eskainiko dira.
Gaur, "Oholtzan" saioan, bi musika emanaldi izango dira ikusgai. Lehenengoa, Radio Vitoriaren 85. urteurrenaren harira, "Puro Relajo Gasteizen" saio berezia izango da. Bigarrena, ostera, Joserra Senperenaren kontzertu bat.
22:05ean, "Puro Relajo Gasteizen" ikuskizunean, Radio Vitoriaren 85. urteurrena ospatzeko Gasteizko Probintzia plazan martxoaren 6an egin zen festa eskainiko da. 150 lagun inguru hurbildu ziren irrati horrek urte horietan guztietan egindako lana omendu eta goraipatzera. Artista nagusia Puro Relajo talde nafarra izan bazen ere, makina bat gonbidatu izan zituzten, hala nola Algara Dantza Taldea, A Tiempo Abesbatza eta Cristina Garoña eta Jaione Olazabal abeslariak. Guztiek batera, hainbat estiloetako musika jo, abestu eta dantzatu zuten, mexikar abestiez gain, euskaraz ere abestu baitzuten.
Ondoren, 23:30ak aldera, Joserra Senperenaren kontzertu bat eskainiko da. Existentzia Minorrak da musikariaren azken lana, eta larunbateko saioan lan horretako 16 abestiz gozatzeko aukera izango da, pianoaren laguntzaz. 2019an Victoria Eugenia antzokian grabatu zen emanaldia.
"Oholtzan" saioa aur izango da ikusgai, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.