telebista
Txirrindularitza
Italiako Giroaren aurkezpena, gaur, ETB4n eta eitb.eus-en, zuzenean
EiTB
Arratsaldeko 17:30ean da aurkezpena, eta lasterketa urriaren 3tik 25era izango da.
Gaur arratsaldean, Giroko aurkezpen ekitaldia eskainiko da, ETB4n eta eitb.eus-en, arratsaldekoko 17:30etik aurrera, zuzenean. Fermin Aramendik, Alfontso Arroiok, Xabier Usabiagak eta Alesandro Rutak egingo dute kontakizuna.
Italiako Giroaren 103. edizioak guztira 3.487,9 kilometro dituen lasterketa urriaren 3an hasi eta 25ean amaituko da, eta bertan izena eman duten 22 taldeek etapako 166,5 kilometrori egin beharko diete aurre. Aurtengo Giroko edizioak 21 etapa izango ditu, eta Monrealen hasi eta Milanen amaituko da.
2020ko edizioa maiatzean zen ospatzekoa, hilaren 9a eta 31 artean, Budapestetik (Hungaria) Milanera (Italia) artean. COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioz, ordea, lasterketa atzeratzeaz gain, ibilbidean ere aldaketak izan dira, lasterketa osoa italiar eremuan izan dadin.
Bai Giroko aurkezpena, eta baita 21 etapak ere, zuzenean jarraitzeko aukera izango da, arratsaldero, ETB1en eta eitb.eus-en.