telebista
Denboraldi berria
Gaur hasiko du denboraldia "Historias a bocados"ek, Gordexolako Zaldu auzoan
EiTB
Elias Urkijoren, Joaquin Caminoren eta Oscar Gorosperen konpainian ezagutuko du Josebak auzune hori.
-
"Historias a Bocados" saioko atal batetik hartutako irudia.
Igande honetan hasiko da "Historias a bocados" saioaren denboraldi berria. Joseba Arguiñano sukaldariaren eskutik, Euskal Herriko herririk berezienak ezagutuko ditugu herriko biztanleen konpainian. Denboraldi berriko atal horretan Zaldu bisitatuko du saioak, Gordexola hiri bizkaitarraren parte den auzo bat.
Josebak Elias Urkijo saltseroarekin hasiko du bisita. Biek batera Zalduko historia errepasatuko dute bertako txoko esanguratsuenetatik, eta paseoaren ostean oilaskoa barazki eta perretxikoekin prestatuko dute.
Joaquin Camino Zugarramurdin jaioa bada ere, gaztetan Zaldura joan behar izan zuen lanagatik, eta maitasun kontuak medio, han geratu zen. Betidanik izan da baserritar peto-petoa, eta orain jubilatuta dagoenez, ez du oztoporik bere zaletasunari nahi adina denbora eskaintzeko. Bere baratzaz harro dago, eta, zaila bada ere, Joseba hitzik gabe uzten saiatuko da arkume txuletak gaztarekin prestatuta.
Zaldura egindako txangoa Oscar Gorosperekin amaituko da. Betidanik izan du baserri bat erosteko ametsa, eta orain dela pare bat urte betetzeko aukera izan zuen. Hantxe prestatuko dizkio odolkiak piper gorri eta tomatearekin. Oscarrek, gainera, Zalduko festen berezitasunik handiena partekatuko du Josebarekin: urezko suziriak.
"Historias a bocados" saioaren denboraldi berriko lehen atala gaur izango da ikusgai, 20:15etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.