Itxi

telebista

22:15ean

Urkullu lehendakariari elkarrizketa etorkizuneko erronken inguruan, gaur, EiTBn

EiTB

22:15etik aurrera, Iñigo Urkullu lehendakaria elkarrizketatuko du Arantza Ruizek. Elkarrizketa ETB2n, Radio Euskadin eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango da.

  • Iñigo Urkullu Lehendakaria.

    Iñigo Urkullu Lehendakaria.

Gaur, irailak 13, Arantza Ruizek Iñigo Urkullu lehendakaria elkarrizketatuko du zuzenean. Kargua hartu ostean eskaintzen duen lehen elkarrizketa da.

XII. legealdi honetan, Eusko Jaurlaritza berriak, lehendakaria buru duela, orain arteko erronka ezezagunei egin behar die aurre: bizitzen ari garen munduko pandemiak eragiten dituen osasun-ondorioei aurre egitetik hasi eta COVID-19aren ondorioz bizi dugun krisi ekonomikoari buelta emateraino. Datozen lau urteak funtsezkoak izango dira erronka horiei eta beste batzuei aurre egiteko.

Horrez gain, Arantza Ruizek, Urkullu lehendakariarekin batera, aurreko hamaika legealdietako mugarri garrantzitsuenak gogoratu eta autogobernuaren 40 urteak errepasatuko dituzte.

Elkarrizketa gaur izango da, 22:15etik aurrera, ETB2n, Radio Euskadin eta eitb.eus-en.