telebista
22:30ean
"Las inocentes" filma, gaur gauean, "La Noche De..." saioan
EiTB
Gainera, Raquel Welch aktorea egun non dagoen jakin eta hainbat filmetako akatsak eta ezaugarriak aztertuko ditu Felix Linaresek.
-
"Las Inocentes" filmeko fotograma bat
Gaur gauean, "La Noche De..." saioak "Las inocentes" (Les innocentes, 2016) filma eskainiko du. Bigarren Mundu Gerran gertatutako benetako istorioa kontatzen du filmak. Tropa aliatuak Alemaniara zihoazela, amets gaizto bihurtu zen Poloniako komentu bateko mojen bizitza, soldadu sobietarrek bertako 25 moja bortxatu baitzituzten. Anne Fontainek zuzendutako film frantsesak Lou de Laâge, Agata Kulesza eta Joanna Kulig ditu protagonista.
Aurretik, ¿Quién sabe dónde? atalean, Raquel Welchen inguruan arituko da Felix Linares. Aktorearen ibilbide zinematografikoaz gain, egun non dagoen ere esango digu.
Ondoren, Gazapos de película atalean, ikusleek bidalitako hiru pelikula izango ditu aztergai saioak: "Sicario: el día del soldado" filmean agertzen den Benicio del Tororen autoa, "Entre naranjos" telesaila eta "La muerte tenía un precio" film ezaguna.
"LND" saioak aurten 25 urte betetzen dituenez, 25 urte dituzten pelikulak ekarriko ditu gogora; tartean, eraikinetan zigarro bat erre zitekeen garaikoak, telefono kabinak eta aurkibideak erabiltzen zirenekoak edota sare sozialik ez zegoeneko filmak.
Ez galdu "LND: Las inocentes" pelikula, gaur, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.