Itxi

telebista

Audientzia

"El Conquistador", audientzia buru astelehen gauean beste behin

EiTB

% 24,4ko kuota eta 302.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu ditu.

  • Mikel, Jenny eta Patxi izendatu zituzten duelurako

    Mikel, Jenny eta Patxi izendatu zituzten duelurako. EiTBko bideo batetik hartutako irudia.

Finaletik hurbilago dagoen "El Conquistador del Caribe" saioa audientzia buru izan da, beste behin, astelehen gauean, % 24,4ko audientzia zatia eskuratuz. Halaber, uneren batean 302.000 ikus-entzulek egin zuten bat ETB2ko realityarekin.

Sare sozialetako erabiltzaileek ere gertutik jarraitu zuten abenturaren 21. atalean gertatuko guztia. #conquis22 etiketa joera izan zen Twitterren, eta bost milioi eta erdi inpresiotik gora lortu zituen sare sozialaren timelineetan. Halaber, Mikel eta Nekane lehiakideen izenak joera izan ziren, baita Manu kapitainarena ere. 

Atzoko saioan, Mikelek duelua irabazi zuen, eta Patxi eta Jenny taldekide urdinak kaleratu zituzten proba galdu ondoren. Manuk, berriz, aho bete hortz utzi zituen guztiak orkatila bihurrituta daukan Nekane izendapenetatik kanpo utzita.