Itxi

telebista

22:30ean

'Un golpe a la inglesa' filmaren estreinaldia, gaur, "La Noche de..."n

EiTB

Saioak, gainera, Kathleen Turner aktorearen inguruko erreportajea eskainiko du eta zinemako eszena ikusgarrienen filmazioak ekarriko ditu gogora.

  • 'Un golpe a la inglesa' filmaren fotograma

    'Un golpe a la inglesa' filmaren fotograma

Gaur gauean, "La Noche de..." saioak Un golpe a la inglesa estreinatuko du telebistan, benetako gertakari batzuetan oinarritutako pelikula. Ingalaterran gertatu zen lapurreta ikusgarri bat gogoratuko du filmak: 70 urteko lau pentsiodunek 200 milioi liberako balioa zuten bitxi eta diamanteak lapurtu zituzten. Matthew Goode, Joely Richardson, Stephen Moyer, Clive Russell eta Phil Daniels dira aktore protagonistak, eta Felix Linaresek filmazioaren xehetasun guztiak emango ditu. 

Saioak, halaber, Kathleen Turner aktorearen ibilbide profesional eta pertsonala errepasatuko du; Clint Eastwood aktorea Stan Laurelen semea dela dioen kondairaren berri emango du, eta, amaitzeko, zinemako eszena ikusgarrienen filmazioak ekarriko ditu gogora. 

"La Noche de… Un golpe a la inglesa" gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.