Itxi

telebista

20:00etan

Joseba Arguiñanok berriz ere irekiko dizkigu bere lantegiko ateak gaur arratsaldean

EiTB

Ijito beso tradizionala egiten irakatsiko digu, eta aurreko saioetan ezagututako hainbat lagunekin harremanetan jarriko da, horien berri izateko.

  • Joseba Arguiñano Zarauzko bere lantokian

    Joseba Arguiñano Zarauzko bere lantokian. Argazkia: EiTB

Gaur arratsaldean, maiatzak 17, "Historias a Bocados" saioaren edizio berezi berria ikusteko aukera izango dugu, Joseba Arguiñanoren Zarauzko lantegitik. Aste honetan ere etxean gozoak egiteko gakoak emango ditu, eta ijito beso tradizionala egiten irakatsiko digu. Pastela egin bitartean, gainera, itxialdi aurreko saioetan ezagututako hainbat lagunekin harremanetan jarriko da, horien egoeraren berri izateko.

Urnietan izango ditu Mikel Beldarrain eta Inma Iriondo, artzaintzan eta gaztagintzan aritzen diren senar-emazteak. Mugikortasun gutxiagoko une hauetan etxez etxeko banaketa nola egiten duten kontatuko diote Josebari, eta gaztarik onenak elkarrekin dastatuko dituzte, "birtualki" bada ere.

Alfredo Montoya nekazariarekin ere hitz egingo du Arguiñanok. Komunioin bizi da Alfredo, Arabako Lantaron udalerriko herri txikian. Handik, lurra landaketarako nola prestatzen duten kontatuko dio, eta orokorrean landa eremuko bizimoduaz hitz egingo dute. Izan ere, Alfredok bertan geratzea erabaki zuen, lurra landu asmoz, eta baserri munduan izan den eraldaketaren lekuko izan da.

"Historias a Bocados" edizio berezia gaur arratsaldean izango da ikusgai, 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.