Itxi

telebista

Igandean

Joseba Arguiñanok "Historias a Bocados" berezia bere lantokitik aurkeztuko du

EiTB

Etxean gozoak egiteko trikimailu errazak irakatsiko ditu, eta bere saioetan ezagututako hainbat lagunekin harremanetan jarriko da.

  • Joseba Arguiñano Zarauzko bere lantokian, palmondoak egiten

    Joseba Arguiñano Zarauzko bere lantokian. Argazkia: EiTB

Igande honetan, Joseba Argiñanok "Historias a Bocados" saioaren edizio berezia aurkeztuko du bere lantokitik. Gozogilea ere baden telebistako aurkezleak etxean gozoak egiteko trikimailu errazak erakutsiko dizkigu. Hostorea egiten ikasiko dugu, txokolatezko palmondo goxoak egiteko osagai ezin hobea.

Bien bitartean, Joseba Euskal Herriko herri askotan ezagutu dituen gonbidatu batzuekin harremanetan jarriko da. Orain zer egiten ari diren ikusiko dugu. Osasun krisia nola bizitzen ari diren eta ezohiko egoera horri aurre egiteko zein ideia jarri dituzten martxan kontatuko dute.

Leire Ibarrolari dei birtuala eginez hasiko da. Izoriako artzainak Aiarako bailararen bihotzetik agurtuko du Joseba gaztak prestatzea tokatzen den garai honetan. Etxez etxeko banaketarekin nola moldatzen diren azalduko dio Josebari, eta bere 500 ardietatik lortzen duten gazta sorta erakutsiko digu.

Iñigo Aurrekoetxearekin hitz egiteko aukera ere izango du. Loiuko abeltzainak Josebarekin hitz egingo du bere lantegitik. Dituen idi bikainak erakutsiko dizkio, eta etorkizuneko idi probak nola irudikatzen dituen kontatuko dio.

"Historias a Bocados" edizio berezia igandean izango da ikusgai, 20:00etatik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.