telebista
22:30ak aldera
Mery, Santxo eta hiru kapitainak, "El Conquis" saioko gaurko protagonistak
EiTB
Enekok, Patrik eta Gotzonek hainbat kontu argitu eta konpondu beharko dituzte.
-
Mery eta Santxo "El Conquis"en izango dira. Argazkia: EiTB
Miramongo "El Conquis" saioko platoa txiki geratuko da gaurko gonbidatu guztiei harrera egiteko. Meryk eta Santxok bi taldeko fasea hasi berritan, duelua galdu eta abenturatik nola irten ziren kontatuko dute. Hernaniko futbolariak, gutxienez, uretara salto egin eta banderatxoa lortu zuen, baina Santxo ez zen behin ere salto egiteko gai izan. Lander kanpamentu bateratura itzultzen ikusiko dugu, eta baita taldekideen erreakzioak ere, immunitate joko berri baten atarian.
Dena den, asteazkenean lehiaketako lehen fasean protagonista izan diren hiru kapitainen presentzia izango da nagusi. Eneko, Patri eta Gotzon gai askorekin helduko dira, eta konpondu gabe dauden beste gatazka batzuekin. Intxaurrondoko kapitainaren eta Eiderren arteko aurrez aurrekoak lehiaketaren jarraitzaileen ikusmina piztuko du. Manu eta Seletaren irudi ikusi gabeak eta hurrengo atalaren aurrerapenek eztabaida bizia piztuko dute.
"El Conquis del Caribe" asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30 aldera, ETB2n eta eitb.eus-en.