Itxi

telebista

22:30ean

'Ben-Hur' filma, gaur gauean, ETB1en ikusgai

EITB.EUS

Euskal Telebistako lehen katean ikusi ahal izango dugu euskarazko bertsioan lehenengo, eta, ondoren, apirilaren 9an, ETB2n izango dugu ikusgai.

0:36
'Ben-Hur' filmaren fotograma.

'Ben-Hur' filma izango da ikusgai gaur gauean ETB1en. Nazareteko Jesusen garaiko Judean girotutako pelikula honek Juda Ben-Hur printze juduaren historiaren berri ematen du. Protagonista gaztetako lagun batekin elkartuko da, hainbat urte Erroman egin dituen Mesala jeneralarekin. Honek bere aberria eta erlijioa utzi eta Erromaren zerbitzura lan egiteko eskatuko dio, etorkizun oparoa izango duelakoan. Ben-Hurrek, ordea, uko egingo dio bere adiskidearen eskaintzari, eta bere herriari eta erlijioari leial eutsiko die. Horrek, baina, bien arteko aldentzea ekarriko du.

Zoritxarreko istripu baten ondorioz, Ben-Hur, arreba eta ama atxilotu egingo dituzte. Ama eta arreba ziegan sartuko dituzte, eta Ben-Hur galeretara bidali, esklabo. Galerara bidean, Nazaretetik igaroko da, eta bertan Jesus ezagutuko du, honek ur pixka bat ematen dionean erromatarren aginduen aurka.

Pelikula honetako aktoreen artean, besteak beste, Charlton Heston, Jack Hawkins, Haya Harareet eta Claude Heater ditugu.

Film honek 11 oscar irabazi zituen bere garaian. Ez galdu, beraz, gaur gauean, 22:30ean, ETB1en eta apirilaren 9an, 16:00etan, ETB2n 'Ben-Hur'.