Itxi

telebista

22:00etan

Txistua, dantza eta kantua, gaur gauean, "Doneztebe Oholtzan" emanaldian

EiTB

'Hego haizeak, ipar doinuak' ikuskizuna aurkeztuko digu Ilaski Serranok.

  • Donezteben grabatutako'Hego haizeak, ipar doinuak' ikuskizuneko irudia

    Donezteben grabatutako'Hego haizeak, ipar doinuak' ikuskizuneko irudia

"Doneztebe Oholtzan" izenburupean, euskal folklorean sustraituriko doinu eta dantzek osatzen duten 'Hego haizeak, ipar doinuak' ikuskizunaz gozatu ahal izango dugu, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en, 22:00etatik aurrera.

Herriko pilotalekuan grabaturiko ikuskizunean, Mendi eta Mendi Txiki abesbatzak eta Erreka dantza taldea izango dira protagonista nagusiak. Horiekin batera, Donostiako Udalaren Txistulari Taldea arituko da, Jose Ignazio Ansorena Piter gidari dela, eta lau bakarlari: Pauline Junquet, Juliette Alfonso, Jon Itcaina eta Guy Saldubehere.

Emanaldi honen aurretik, 2014. urtean Oskorrik Senperen eskainitako kontzertuaz gozatu ahal izango dugu ETB1en eta eitb.eus-en, 21:00etan hasita.