telebista
Gaur, 22:30ak aldera
Maleni, kapitainen etorkizuna eta Eider eta Gotzonen arteko lehia, "El Conquis"en
EiTB
Abenturako azken kanporatuak talde urdinaren sekretuak kontatuko ditu eta, gainera, aurretik ikusi ez ditugun irudiak eskainiko ditu saioak.
-
Maleni, "El Conquistador" abentura saioaren azken kanporatua. Argazkia: EiTB
Maleniren kanporaketa eta kapitain berrien etorkizuna izango dituzte aztergai, gaur, "El Conquis" saioan. Malenik duelua galdu zuen jumarrak erabiliz trebetasun falta erakutsi zuelako, eta Miramongo platora helduko da bere taldeko sekretuak kontatu eta hainbat kideren taktikak aztertzeko asmoarekin. Besteak beste, dueluetara joan gabe bateratze fasera heldu nahi duten zenbait taldekideri buruz arituko da.
Horrez gain, Gotzon eta talde gorriaren ospakizunen irudiak eskainiko ditu saioak, baita immunitate jokoan gorrien eta berdeen artean izandako lehia bizia ere. Eider eta Gotzonen arteko norgehiagokak bi taldeen arteko gerra gogorra eragin dezake. Bestalde, dueluaren ondorengo irudiak ere izango dira ikusgai: Adri, Mery eta Patri kanpamentuetara itzultzen ikusiko ditugu.
Bestalde, asteazken honetan jakingo dugu kapitain berrien fasea noiz arte luzatuko den. Ohiko conquistologoekin batera, Txurru, Humberto eta Ainhoa egongo dira saioan.
"El Conquis" asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30ak aldera, ETB2n eta eitb.eus-en.