telebista
'El Conquis'en 10. atala
Malenik Eneko eta Juanitoren adore falta ordaindu du
EiTB
Mariak esfortzurik gabe garaitu du santurtziarra yumar bertikalaren dueluan. Gotzonek bere indar guztia atera eta Patri eta Eider menderatu ditu soketan.
-
Maleni, "El Conquistador"en 10. ataleko kanporatua. EiTBren bideo batetik ateratako irudia
Urdinak partaideak galtzen ari dira abiadura bizian. Izan ere, Enekok eta Juanitok ez dute arriskatu nahi izan, eta, Julianek ohartarazi dien moduan, irabazteko asmorik ez dagoenean, horrelako gauzak gertatzen dira.
Talde urdinaren kapitainek eta gainerako gizonek argi dute nola dagoen osatuta talde barneko rankinga, eta emakumeak azken postuetan daude. Hala eta guztiz ere, ez Malenik, ez Adrik, ez Estherrek ez dute bere burua defendatu, orain arte gizonek haiek baino hobeak direla erakutsi ez duten arren.
Ez dakigu hemendik aurrera zer gertatuko den, baina Malenik bere aukera galdu du jada, Mariak, Patriren agindupean, esfortzurik gabe garaitu baitu. Berdeek borroka irabazi dute berriro.
Eguna txarto hasi da urdinentzat, kapitainen proban Eneko bakarrik geratu delako. Lehenengo banderatxoa lortu ostean, Juanitok amore eman du, urdinen lehiari amaiera emanez. Taldea kexatu egin da, bere iritziz, jokoak kalte egiten zielako.
Borroka gorrien eta berdeen artean egon da; hobe esanda, Gotzon eta bi kapitain berdeen artean egon da lehia, Caballo ez baita fin ibili. Azken momentura arte oso berdindtuta egon da immunitate proba, baina, azkenean, Gotzonek bere indar guztia atera eta Patri eta Eider menderatu ditu. Bere taldekideek "Gotzon, konkistatzaile!" oihukatu dute, Eider izorratzeko asmoz.
Ez ezazu galdu "El Conquistador del Caribe", astelehenetan, 22:30ak aldera, ETB2n eta eitb.eus-en. Gainera, saioaren atalak EiTB Nahieranen ikus daitezke.