Itxi

telebista

Audientzia

Ikus-entzuleek ETBn jarraitzen dute koronabirusaren inguruko informazioa

EiTB

Albistegiak audientzia-buru izan ziren eta aktualitate saioek ere oihartzun handia izan zuten.

  • Juan Carlos Etxeberria gaueko "Teleberri"ren aurkezlea.

    Juan Carlos Etxeberria gaueko "Teleberri"ren aurkezlea.Argazkia:EiTB

Ikus-entzuleek ETBko albistegi eta audientzia saioak aukeratu dituzte koronabirusaren inguruko informazioa jarraitzeko. Atzo, astelehena, ETBko albistegiak audientzia-buru izan ziren, beste behin, eta "En Jake" eta "Que Me Estás Contando" saioek ere oihartzun handia izan zuten.

Hartara, gaueko "Teleberri" eguneko saiorik ikusiena izan zen: % 27,2ko audientzia zatia eskuratu zuen eta 450.000 ikus-entzuleko audientzia metatua Euskadin eta eragin esparruan. Eguerdiko edizioak, berriz, % 21,6ko audientzia zatia izan zuen eta 303.000 ikus-entzulek jarraitu zuten albistegia uneren batean.

Bestalde, eguerdiko "Gaur Egun" albistegiak % 3,7ko audientzia izan zuen, % 11,3 euskaldunen artean. Gauekoak % 2,6ko sharea izan zuen oro har eta % 8,8koa euskaldunen artean.

Orobat, Xabier Lapitzek eguerdian aurkezten duen "En Jake" aktualitate eta analisi saioak % 12,1eko audientzia izan zuen eta 193.000 ikus-entzuleko audientzia metatua. Arratsaldean, informazio ikusminaren erakusle, Arantza Ruiz eta Igor Siguerok gidatutako "Que Me Estás Contando" tarteak % 9,0ko audientzia izan zuen eta 289.000 ikus-entzulek jarraitu zuten saioa uneren batean.