Itxi

telebista

Gaur, 22:30ak aldera

Juanitok, Eiderrek eta Caballok Txikitin hartuko dute "El Conquis"eko debatean

EiTB

Caballo, Eider eta Juanitoren iritsieraren irudiak erakutsiko dituzte saioan, eta talde berdean dena ez dela poza eta sintonia ona ikusiko dugu.

  • Txikitin, "El Conquistador" saioko talde gorriko lehiakidea

    Txikitin, "El Conquistador" saioko talde gorriko lehiakidea. Argazkia: EiTB

"El Conquistador del Caribe" saioak fase berriari ekin dio, hiru kapitain sartu baitituzte taldeetan. Eiderren etorrerak Haitisen taldea aztoratuko du. Gotzonek iraganeko mamu bat agertzen ikusi du, eta, gaur gauean, Maja taldeko kapitain berriaren agerpenak ekarritako ondorioak ikusiko ditugu. Caballo, Eider eta Juanitoren iritsieraren irudiak erakutsiko dituzte, eta garaipena lortu arren, talde berdean dena ez dela poza eta sintonia ona ikusiko dugu.

Baina gaurko "El Conquis" saioko protagonista nagusia Txikitin izango da, Bermeoko patroia eta pilotaria. Dueluan izandako porrotak eta lehiarako erakutsi duen errendimendu eskasak konkistologoen kritikak eragingo dituzte. Oier castingean harro agertu zen, eta aurreko lehiaketetako parte-hartzaileak gutxietsi zituen, baina orain programaren gogortasuna bere haragitan bizitzea egokitu zaio. Bestalde, Eneko eta Simon kanpamentura garaile itzultzen ikusiko ditugu, eta baita Jon Queliri kanpamentu oso txiroan egindako harrera ere.

Juanito Oiarzabalek, Caballok eta Eiderrek asteleheneko atalean gertatutakoa eta datorren asteko atalean gerta daitekeenaren berri emango dute. Horiekin batera egongo dira David, Ianire, Isma, Josean, Aitzi, Elen eta Gorka. Ainhoa eta Txurru Gazteako setetik arituko dira gaua girotzen. Saio berezia izango da, Miramonen publikorik gabe, baina "El Conquis"eko jarraitzaileek txioen bidez parte hartuko dute.

"El Conquis del Caribe" asteazkenetan izaten da ikusgai, gaueko "Eguraldia" saioaren ostean, ETB2n eta eitb.eus-en, 22:30 aldera.