telebista
22:15ean
"Testigo de cargo" minisailaren estreinaldia, gaur gauean, ETB2n
I. A. | EITB.EUS
Agatha Christieren izen bereko kontakizunean oinarrituta dago, eta Leonard Vole du protagonista, Emily French emakume aberatsa hiltzeagatik atxilotu duten gaztea.
-
Kim Cattrall "Testigo de cargo" minisailaren fotograma batean
ETB2k "Testigo de cargo" ("The Witness for the Prosecution") bi ataleko minisaila eskainiko du gaur gauean. Julian Jarroldek zuzenduriko telesail britainiarraren protagonistak dira, besteak beste, Toby Jones, Kim Cattrall, Andrea Riseborough, Billy Howle, Monica Dolan eta David Haig. Agatha Christieren izen bereko kontakizunean oinarrituta dago, 1957an Billy Wilderrek egokitutako filma bezala.
XX. mendeko 20ko hamarkadan, Londresen, Emily French (Kim Cattrall) emakume aberatsaren gorpua agertuko da era basatian erailda. McIntyre (Monica Dolan) French anderearen zerbitzariaren hitzetan, hiltzailea Leonard Vole (Billy Howle) da, Frenchen dirutza oinordetu duen gaztea, hain zuzen ere. Hala ere, Leonardek uste du Romaine (Andrea Riseborough) bere neskalagun misteriotsuak errugabea dela frogatu dezakeela. John Mayhew prokuradorea (Toby Jones) eta Sir Charles Carter abokatua (David Haig) arduratuko dira Voleren defentsaz.
Ez ezazu galdu "Testigo de cargo" minisailaren estreinaldia, gaur, 22:15ean, ETB2n.
Minisailaren bi atalak telebistan eman ostean, EiTB Nahieranen izango dira ikusgai martxoaren 21a arte, krimen eta suspensezko filmen atalean.