telebista
22:15ean
'El viaje de Fanny' filma izango da ikusgai gaur, 22:15ean, ETB2n
I. A. | EITB.EUS
Bigarren Mundu Gerrako benetako gertakarietan oinarritutako filmak Fannyren istorioa kontatzen du. Neskatoak zortzi ume gidatuko ditu naziek okupatutako Frantzian zehar Suitzaraino.
-
'El viaje de Fanny' filmaren fotograma
Gaur gauean, ETB2k El viaje de Fanny (Le voyage de Fanny) filma eskainiko du. Lola Doillonek zuzenduriko pelikularen protagonistak, besteak beste, hauek dira: Léonie Souchaud, Juliane Lepoureau, Cécile de France, Stéphane De Groodt, Lou Lambrecht, Anaïs Meiringer, Ryan Brodie, Marina Vlady, Jeanne Abraham, Pascaline Crêvecoeur eta Fantine Harduin. El diario de Fanny eleberri autobiografiko zirraragarrian oinarritutako istorioan, Fanny Ben-Amik Bigarren Mundu Gerran bizitako istorio sinestezina kontatu zuen.
Frantzian, 1943an, Fannyk (Léonie Souchaud), gurasoengandik urruti etxe batean ezkutatutako 12 urteko neskatoak, bere ahizpa txikien ardura hartuko du bere gain. Bere argitasunari esker, zortzi ume gidatuko ditu naziek Frantzian okupatutako lurraldeetan zehar egingo duten bidaia arriskutsuan, Suitzaraino.
Ez galdu El viaje de Fanny filma, gaur, 22:15ean, ETB2n.