telebista
Audientzia
"El Conquis"ek % 23,9ko audientzia-zatia lortu du, denboraldiko daturik onena
EiTB
Abentura realitya audientzia-buru izan da asteleheneko ordutegi nagusian bosgarren astez jarraian.
-
"El Conquis"en taldeak. EiTBko bideo batetik lortutako irudia.
"El Conquistador del Caribe" saioak denboraldiko daturik onena lortu du: % 23,9ko audientzia-zatia. Abentura realitya audientzia-buru izan da asteleheneko ordutegi nagusian bosgarren astez jarraian. Halaber, 299.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu du Euskadin eta eragin eremuan.
Asteleheneko atalean, taldeen arteko lehen proba izan zen ikusgai: hiru taldeak aurrez aurre jarri ziren pista amerikarrean. Gorrien kontrako lehia gogorraren ostean, Eneko Van Horenbekeren talde urdinak lortu zuen garaipena. Talde berdeak galdu zuen proba. Abenturaren laugarren atalak jarraipen handia izan du sare sozialetan, eta #conquis4 etiketa joera izan da Twitterren.
ETB2k "El Conquistador" saioaren emanaldi hirukoitza prestatu du aste honetarako: abenturaren laugarren atala izan zen ikusgai atzo, eta gaur atal horren bigarren zatia eskainiko du "La Noche de..."k. Asteazkenean, abenturan gertatutakoaren gaineko solasaldia gidatuko du Patxi Alonsok.