Itxi

telebista

Audientzia

"A Bocados" saioak bere audientzia-muga gainditu du, % 16,5eko kuotarekin

EiTB

Asteleheneko atala inoizko programarik ikusiena izan da.

  • Ander Gonzalez eta Gabriela Uriarte.

    Ander Gonzalez eta Gabriela Uriarte. Argazkia: EiTB

ETB2ko "A Bocados" saioak inoizko audientzia daturik onenak lortu ditu. Asteleheneko emanaldia saioaren historiako atalik ikusiena izan da, eta bere ordu-tartean lidergoa bereganatu du % 16,5eko kuotarekin. Ander Gonzalezek eta Gabriela Uriartek aurkezten duten sukaldaritza saioak 230.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu du Euskadin eta eragin eremuan.

"A Bocados" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en, 20:15etik aurrera.