Itxi

telebista

22:30ean

Suitzako Lausana hiria, ostegun honetan, "Vascos por el Mundo" saioan

EiTB

Carolina Calvo kazetariak munduko hiriburu olinpikoa ezagutuko du bertan bizi diren lau euskaldun gidari dituela: Alfredo, Elena, Joseba eta Iker.

  • Carolina Calvo kazetaria Lausanan.

    Carolina Calvo kazetaria Lausanan. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

Osteguneko "Vascos por el Mundo" saioan, Carolina Calvo kazetariak Suitzako Lausana hiria ezagutuko du, bertan bizi diren lau euskaldun gidari dituela: Alfredo, Elena, Joseba eta Iker.

Leman lakuaren ertzean kokatutako hiri ederra eta atsegina da Lausana. Lehen Mundu Gerratik ihesi, Nazioarteko Batzorde Olinpikoak bertan ezarri zuen bere egoitza nagusia, eta gaur egun, munduko hiriburu olinpikoa izaten jarraitzen du.

Vaud kantoiko hiriburua da, gruyere gaztaren sorterria, eta iraganeko ondarea eta etorkizuneko berrikuntzak ondo uztartzen dituen tokia.

Euskadikoa bezalako eguraldia duenez, bertan bizi diren euskaldunak etxetik oso gertu sentitzen dira.

"Vascos por el Mundo" ostegun honetan izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.