telebista
22:30ean
Vane izango dute gonbidatu "El Conquis"eko platoan gaur gauean
EiTB
Gorriak "sutan" daude eta urdinen lehen jokoaren aurrerapena eskainiko dute.
-
Vane "El Conquis"eko talde berdeko lehiakidea. Argazkia: EiTB
Vane, Maja taldeko lehen kanporatua, izango da "El Conquis"en protagonista gaur gauean. Lehiakide gipuzkoarrak Nekane, Maria eta Elenen aurka duelua galdu zuen. Vanek, halaber, kanpamenduan gelditu diren "sugandilekin" kontu izateko ohartarazi zien hiru aurkariei.
Vane eta saioan izango diren gainerako gonbidatuekin, kanporatuak izan ez ziren hiru lehiakideen kanpamenturako itzulerako irudiak ikusiko ditugu lehen aldiz. Horrez gain, Idoia getxoztarrak irabazi zuen immunitate jokoa aztertuko dute.
Orobat, Gotzonek eta talde gorriak lehiatu gabe egingo duten beste egun bat nola pasatzen duen ikusteak merezi du. Guaraguao taldea etsita dago kanpamentuan. Bien bitartean, nesken taldean goseak eta beroak eragindako lehen zorabio larriaren ondorioak ikusi ahal izango ditugu.
Aurreko guztiaz gainera, ohi denez, hurrengo atalaren, hau da, 3. atalaren, aurrerapena eskainiko dute. Eneko Van Horenbekeren talde urdina jokoan sartuko da.
Gaurko saioan, Juanito Oiarzabalek, David Secok, Eider Alonsok, Isma Pereirak, Ianirek, Caballok, Nagorek, Luisitok, Gorkak (joan zen astean kanporatutako lehiakidea) eta Leti Sanek aztertuko dute abentura. Ainhoak eta Txurruk, berriz, Gazteako setean musika jarriz eta ikus-entzuleen mezuak irakurriz girotuko dute saioa. Humbertok, beste behin, lur eta zur utziko gaitu lehiakideak hezurmamituz.
"El Conquis" eztabaida-saioa asteazkenetan izaten ikusgai, "Eguraldia" tartearen ondoren, ETB2n eta eitb.eus-en, 22:30ean.