Itxi

telebista

22:30ean

'El Conquistador' saioaren inoizko lehorreratze ikusgarriena, gaur gaueko atalean

EiTB

Dominikar Errepublikako Los Haitises Parke Nazionalean hasiko da lehiaketa, talde gorriaren immunitate probarekin.

  • Julian Iantzi Los Haiteses parke nazionalean.

    Julian Iantzi Los Haiteses parke nazionalean. EiTBko bideo batetik hartutako irudia.

'El Conquistador del Caribe' saioak lehiaketari ekingo dio gaur gauean. Julian Iantzik Guaragao taldeko lehen immunitate jokoa abiatuko du eta talde gorriko kideak saioan inoiz izan den lehorreratze ikusgarrieneko protagonistak izango dira.

Aurretik, gainera, ezusteko handia hartuko dute, eta lehen erronkari egin beharko diote aurre Santo Domingon, Dominikar Errepublikako hiriburuan. Ondoren, Los Haitises parke naturalera heldu bezain pronto, proba gogorra gainditu beharko dute: 500 metro egin igerian, 20 metroko sarea igo eta 10 metroko eskaileran gora egin, ikurrina eskuratzeko. Irabazleak sari handia jasoko du, eta galtzaileak, aldiz, abenturako lehen zigorra.

Gotzon Burgos, talde gorriko kapitaina, garaipena lortzeko lider egokiena dela erakusteko asmoarekin iritsi da 'El Conquistador del Caribe' saiora. Intxaurrondoko Tigreak topera hasiko du saioa, eta bere hitzek ez dute inor epel utziko.

Lehen atal honetan, halaber, Patri Espinar buru duen eta emakumez bakarrik osatuta dagoen talde berdearen nondik norakoak ikusiko ditugu. Talde urdinak, lehiakide helduez osatutako taldeak, berriz, ausardia handiarekin hartuko dute Los Haitiseserako bidea.

'El Conquistador del Caribe' astelehenero izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.